Berria Epilogorik gabe	Erein	Poesia	11.00 View larger

Epilogorik gabe

Elena Sanchez Fuertes

978-84-9109-978-9

11,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Elena Sanchez Fuertes

    Deskribapena:

    Beti liluratu nau bere poesiaz teorizatzen duen jendeak. Niri kostatu egiten zait, poesia berez sortzen dela iruditzen zaidalako.

    Hala ere, modu batean edo bestean definitu beharko banu poema liburu hau, desilusio eta aldi berean erresistentziaren poetikaz hitz egin beharko nuke. Desesperantzatik, desenkantutik sortutako bilduma da, «mundua etengabeko gerra batean/ urtzen den bitartean», «The Clash taldearen kanta zaharrak/ patioko esekitokietatik zintzilik./ Nostalgia elastiko beltzetan».

    Baina itxaropenik gabe bizitzea ez bizitzea bezalakoa baita, etorkizunik ez izateak eragiten duen beldurraren tiraniaren aurkako erresistentzia ere bada orrialde hauetan, eta epilogorik gabe zabaltzen zen poema sortari epilogoa idatzi, oparitu, nahi izan diot, desilusioari ilusioa piztuz, desesperantzari esperantza izpi bat emanez, «gramatika berri bat» idatziz «aditzaren paradigma, sikiera/ egunen batean aldatuko delakoan».

    Mende luzeetako estigmatizazio erdeinagarria

    errebeldiaz janzten da.

    Unikornio beltza.

    Desberdin izatearen beldurrari uko,

    pribilegioaren harresi zuriak eraitsiz.

    Harlemen euria ari du

    eta Berlingo kaleetan

    emakume beltz batek

    eguzkiak eta adarbakarrak margotzen ditu

    adreiluzko etxe arraildu bateko horman.