Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-1319-527-8
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Irantzu Álvarez González + Maria Jose Garcia Lopez
Deskribapena:
Eskuliburu hau Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleentzat pentsatuta dago, baina baliagarria izan daiteke lurrazalaren irudikapenarekin erlazionatuta dauden ingeniaritzako gradu guztietan, hala nola, Arkitekturan, Geologian edo Meatzaritzan. Eskuliburuan, Ingeniaritza Zibilarekin erlazionatutako elementuak Sistema Akotatuaren bidez grafikoki irudikatzeko beharrezkoak diren kontzeptu guztiak lantzen dira. Geometria deskribatzaileari buruzko sarrera labur baten ondoren, eskuliburuaren lehen ataletan sistemaren gai oinarrizkoenak lantzen dira: besteak beste, oinarrizko elementuen irudikapena eta haien arteko erlazioak. Ondoren, Ingeniaritza Zibilean ohikoenak diren aplikazioak grafikoki nola ebatzi behar diren azaltzen da: estalkien ebazpena, lur-berdinketak eta errepideak eraikitzeko lur-mugimenduak, ura biltzeko obra motak (baltsak, dikeak eta presak), eta, azkenik, geologiarekin eta meatzaritzarekin erlazionatutako aplikazioak.