Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-95234-36-0
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Javier Agirre
Deskribapena:
Azken bost hamarkadotan, filosofia aristotelikoaren eta Metafisikaren inguruko ekoizpen intelektuala erraldoia izan da. Epe hari dagozkio, hain zuzen, Metafisikaren liburu gehienei buruzko iruzkin zehatz eta sakonak. Anitzak dira, bestalde, garai hartan egindako itzulpenak, mendebaldeko tradizio filosofiko handiko hizkuntzenak ez ezik, baita euskararena edo txinerarena ere. Azkenik, ugari dira azken bost hamarkadotan Aristotelesen obraren irakurketak planteatzen dituen arazo filosofikoak argitu nahi izan dituzten artikulu eta liburuak. Argi dago Aristotelesen lanarekiko arreta horren jatorria: Aristotelesen obrak, onerako edo txarrerako, neurri handi batean, mendebaldeko biztanleok munduan kokatzeko era zehaztu du. Javier Aguirrek idatzitako sarrera honen erronka, hain zuzen, Aristotelesen Metafisika irakurtzeko biderik egokiena zabaltzea da.