Bat Soziolinguistita aldizkaria 129. - Hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientzia batzuk View larger

Bat Soziolinguistika aldizkaria 129. - Hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientzia batzuk

Batzuen Artean

9771130843003_000129

10,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Batzuen Artean

    Deskribapena:

    Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 129. zenbakia Garabide elkartearekin landu da eta hainbat komunitate indigenatan euren jatorrizko hizkuntzak biziberritzeko garatzen ari diren ekimenen gaineko artikuluekin osatu da. Garabide elkarteko lehendakari Iñaki Martinez de Lunak egin du zenbaki honen hitzaurrea eta aipatutako gaiaren inguruko bost artikulu bildu dira segidan:

    -Hizkuntza gutxituak globalizazio testuinguruan: kontakizunak biziberritzeko izpiak

    Xan Aire

    -Andeetako ahots eta arbasoen jakintzetara itzul gaitezen, elkarrizketaren metodologia erabiliz: aurrerapausoak eta erronkak

    Marleen Haboud Bumachar

    -Datutik kontakizunera. Autodiagnostikorako prozesu komunitarioak, diskurtso berriak eta tokiko ekintza

    Miriam Viviana González Garzón

    -Yune´`sit’in komunitatearen esperientzia Nenqayni ch’ih biziberritzen: Nexwejeni naghulchud yenid´` zen (gure hizkuntza berreskuratzen ari gara)

    Paula Laita Pallares eta Russell Myers Ross

    -HIGA! 2023: munduko hizkuntza gutxituen etorkizunerako aletxo 

    Ainhoa Pardina Arenaza eta Beñat Garaio Mendizabal

    Gurean atalean, beste gai baten inguruko ikerketaren berri ematen duen artikulua aurki daiteke:

    -Haurren euskarazko sozializazioa Zumaian

    Belen Uranga Arakistain eta Ibon Manterola Garate

    Aldizkariaren azken zatian, ohikoa den bezala, Soziolinguistikaren munduko leihoan bildu dira zenbait liburu hautaturen erreseinak, HABE liburutegiarekin lankidetzan.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: