Beste mundu bat nahi genuen - Nafarroako ezker iraultzailea, 1970-1979 View larger

Beste mundu bat nahi genuen - Nafarroako ezker iraultzailea, 1970-1979

Imanol Satrustegi Andres

843-6007087287

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Imanol Satrustegi Andres

    Itzulpena: 

    Francoren diktaduraren hondar urteetan Nafarroako oposizio antifrankistak eta langile mugimenduak aparteko mobilizazio gaitasuna eta ezusteko erradikalizazioa erdietsi zituzten. Izan ere, beste lurralde batzuetan ez bezala, esker iraultzaileko alderdiek (ORT, EMK, LKI edo PTE esaterako) errotze ahalmen handia izan zuten.

    Alabaina, itxaropen baikorrak sortu baziren ere, Trantsizioan zehar, ezker erradikaleko alderdiak gainbeheran sartu ziren eta ondorengo urteetan gizarte mugimenduen gidaritza ezker abertzaleak hartu zuen.

    Ehundaka gizon-emakumek erabakia hartu zuen erregimen frankistaren eta kapitalismoaren aurka klandestinitatean borrokatzeko. Errepresioak eragindako beldurra zela eta ez zen erabaki xamurra, baina lraultzak iradokitzen zien ilusioak eta borroka lagunen arteko giro adiskidetsuak konpromisorako grina berrindartzen zuten, beste mundu bat nahi zuten eta.