Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-9082-274-6
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Ilargi Bengoetxea Gartzia
Deskribapena:
Ikasketa feministei edo genero ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla Vitoria Saria (2022) jaso zuen burututako lanagatik
Eskuartean duzun liburua nire doktoretza tesiaren egokitzapen bat da, "Irun eta Hondarribiko Alardeak eta genero ordena. Ikuspegi historiko bat. 1993-2008" izenekoa. Ikerketa gaiak, Irun eta Hondarribiko Alardeen konfliktoak, gaur egunean interes eta kuriositate handia pizten du. Izan ere, oraindik bizirik dagoen gatazka da, polemika handikoa eta askorentzat ulertezina. Alardeen gatazkaren inguruko ikerketa historikoa egin dut, haren sorrera azaldu dut eta lehen hamabost urteetan izandako prozesuak eta dinamikak aztertu.
1996an Hondarribiko eta Irungo Alardeen konfliktoak eztanda egin zuen, emakume batzuk Alardeetan soldaduz jantzita sartu zirenean. Emakume horiek herrietako jaietan gizonen pareko parte-hartze aktiboa izan nahi zuten, eta hori gauzatzeko ahaleginek genero ordena zalantzan jarri zuten. Genero ordena zalantzan jartzean, ordena sozial eta politikoa arriskuan geratu zen, eta horren aurrean urte luzez iraungo zuen erreakzioa sortu zen, apurtutako ordena berrezarri nahian. Alardeetatik bortizki kanporatu zituzten emakumeak, bai eta errito horiek eraikitzen zituzten herri komunitateetatik ere; arauak hautsi zituzten disidenteak abjektuaren esparrura bidali zituzten. Herri komunitateek gizonez osaturiko Alardeen alde egin zuten, eta gu/bestea dikotomia sortu, diskurtso eta irainen bitartez bestearen aldaera askorekin. Hau abiapuntutzat hartuta, herriak eta komunitateak nola sortu eta garatu ziren ikusiko dugu, genero, klase eta nazio kontzepzio ezberdinak kontrajarriz; apurtutako ordena berrezartzeko saiakeran erabilitako indarkeria, eraikitako komunitateak eta transmititutako emozioak nola artikulatu ziren ikertu dut; Trantsizioaren ondorengo egoera politiko eta soziala aztertu dut konfliktoarekiko erlazioan, betiere Bidasoaldea parte zen jendarteko 1990eko eta 2000ko hamarkadako historia eginez, eskualdeko mugak gainditu zituen arazo eta prozesuez hitz eginez.
Ilargi Bengoetxea Gartzia Hondarribian jaio zen 1990eko hamarkadan. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Historia gradua egin zuen eta Universitat Autònoma de Barcelonan (UAB) Unibertsitate arteko Historia Garaikideko Masterra. 2022an, Miren Llona Gonzálezen zuzendaritzapean egindako "Irun eta Hondarribiko Alardeak eta genero ordena. Ikuspegi historiko bat. 1993-2008" tesiaren defentsa egin zuen.