Bilbon dabil Gabriel Aresti View larger

Bilbon dabil Gabriel Aresti

Karmelo Landa

978-84-948076-6-4

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Karmelo Landa

    Deskribapena:

    Karmelo Landak idatzia eta BilbaoArten diseinatu eta maketatua, ERROA argitaletxeak argitaratu du, Bilboko Udalarekin lankidetzan, eta Gabriel Aresti Kultur Elkartearen ekimenez.

    Liburu originala da hau, izan ere, bertan Bilboko kaleetatik ibilbidea egiten du Landak; Aresti bizi izandako, bere testuetan aipatutako edo jardundako lekuak ageri dira eta, horiekin, Bilbo sakon ezagutzeko gida bat osatu du egileak. Bilboko gatazka sozial, kultural eta linguistikoak ezagutzeko saiakera ere bada, era berean, liburu hau, bertan azaltzen baitira Arestik bizi izan zituen moduan.

    Bilbo beste ikuspegi batetik ezagutu nahi duenarentzat ez ezik, euskara ikasten ari denarentzat ere erabilgarria da “Bilbon dabil Gabriel Aresti”, liburuak audio material osagarria baitu Bilbo Hiria irratian egindako izen bereko saio sortan. Izan ere, bilbohiria.eus webgunean topatuko ditugu Karmelo Landa eta Xabier Monasterioren arteko elkarrizketak, tokiz toki ibilbideko gune bakoitzaren gaineko jakingarriekin.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: