Bost egun, bost gau - Manuel Tiago - Iñigo Roque - Amets Arzallus View larger

Bost egun, bost gau

Manuel Tiago / Iñigo Roque (Itzul.)

978-84-16946-43-3

14,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Manuel Tiago

    Itzultzailea: Iñigo Roque

    Hitzaurrea: Amets Arzallus

    Deskribapena:

    «Andrék artean hemeretzi urte ez zituela emigratu behar izan zuen. Dirua eskuratu zioten, Portoko helbide bat eman, eta esan zioten hantxe jakingo zuela nola igaro Espainiako muga. Kontua, ordea, ez zen hain erraza izan. Porton, gomendatutako pertsonek lehenbizikotan ziurtatu zioten ezin zutela deus egin. Bi aste gogaikarri itxaron behar izan zuen, harik eta azkenean Lambaça delako baten izena eman zioten arte. Kontrabandista bat zen, André Espainia aldera eramateko prest omen zegoena mila ezkuturen truke. Eta segituan gaztigatu zioten:—Morroia fitxatuta dago liskarrengatik, labankaden- gatik eta, agidanez, baita lapurretagatik ere.»

    Manuel Tiago idazlea

    «Muin-muinean, sistema bera da ‘pasatzaileak’ sortzen dituena. Sortzen, justifikatzen, eta blindatzen. Mugak zakur armatuekin zerratzen ditu, eta bide batez muga-pasak garestitzen. Migranteak inolako paperik eta babesik gabe uzten ditu, eta bide batez, ‘pasatzaileen’ jostailu bihurtzen. Edo zuzen-zuzenean, besterik ezean, ‘pasatzaile’ bihurtzen. Azkenik, inoiz edo behin, ‘pasatzaileren’ bat atxilotzen du -agian aduanan komisiorik ordaindu ez duena-, eta besteak libre uzten. Segi dezaten, migranteak hara eta hona erabiltzen, sistemak asmatuko baitu horiek oro nola trituratu». 


    Amets Arzallus Antia, hitzaurrean

    Bideoa: Iñigo Roque itzultzailea eta Amets Arzallus hitzaurrearen egilea, liburua aurkezten

    Iturria: Katakrak liburuak

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: