Eder behar du.  Zientzia modernoko ekuazio bikainak View larger

Eder behar du. Zientzia modernoko ekuazio bikainak

Graham Farmelo

978-84-9860-235-7

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Graham Farmelo

    Deskribapena:

    Philip Larkin-ek aipatu zuen poema on bat tipula baten modukoa dela. Kanpotik begiratuta, biak dira erakargarriro leun eta kitzikagarri, eta gero eta leunago eta kitzikagarriago bihurtzen dira ondoz ondoko esanahi-geruzak erantzi ahala.Zientziaren poesia, nolabait, haren ekuazio bikainetan gorderik dago, eta, liburu honetako saiakerek frogatzen dutenez, ekuazio horiek ere tipulak bezala zuritu daitezke. Ekuazioen edertasuna, jakina, poemena ez bezalakoa da, baina hura ere barrendu daiteke geruzaz geruza.Ekuazio bikainak, hala, poesia bezain pizgarri dira irudimen prestatu batentzat, eta badute beste ezaugarri bat ere: haien edertasunaren baliagarritasuna. Esperimentu adierazgarri guztien emaitzekin bat etorri behar dute, eta, are gehiago, iragarpen batzuk egin, ordura arte inork egin ez dituenak.

    Dirac-ek esana: Ni baino azkarragoa da nire ekuazioa.Bilduma honetako saioetan islaturik ageri da zenbaterainoko garrantzia izan duen matematikak, 1900etik aurrera, zientziaren zenbait arlotan. Fisikan bereziki, baina ez han bakarrik, irakurleak ikusiko duenez: biologian, ekologian, informazioan... baita estralurtarren bilaketan ere, hara!Ekuazio horien aurkikuntza eta erabilerarekin loturiko giza abentura literatura-sen trebez bildurik dago irakurgaiotan: ipuin zukutsu dira, ez berri-emate lehor.Eder behar du izenburua Einsteinen eta Dirac-en iruzkinen parafrasia da.