Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-9860-829-8
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Jon Kortazar (ED.)
Deskribapena:
Liburu honetan euskal saiakerak azken urte hauetan izan dituen emaitzak aztertzen dira. Horretarako lehenengo atal batean saiakerari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaldu eta azken hamarraldi hauetan euskal saiakerak erakusten dituen ezaugarri nagusiak (atal laburretan antolatutako saiakerak egiteko joera, euskal esparruko gaietan zentratu nahia, gatazka eta honen inguruko kontuek daukaten garrantzia?) aurkeztu ondoren eta bilduma honetako beste zenbait liburutan jarraitu den bidetik joz, joera desberdinen adibide hautatutzat har daitezkeen hamabi libururen azterketa zehatza eskaintzen da: zaharrenetik hasita, Joseba Sarrionandiak 1985.ean argitara eman zuen Ni ez naiz hemengoa izango da ibilbide honetako lehenengo mugarria, narraziora hurbiltzen den saiakera zatikatuaren adibide garrantzitsua; aztertzen diren azkenak 2009.eko liburuak dira, eta hauen artean agertzen zaigu Espainiako Sari Nazionala irabazi zuen Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak. Ibilbide honetan zehar azalduko zaizkigu saiakerak genero moduan gure literaturan hartu duen pisua, erakusten dituen joera askotarikoak eta aurkezten zaizkion kinkak.