Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-8438-854-8
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Pako Sudupe
Deskribapena:
Ez da kolpe militar eta gerra zibilari buruz adituak direnentzat idatzia, adituengandik informazioa bildu, hautatu, eta neure ikuspegi pertsonaletik moldatua denez gero, baizik eta gai horretaz ideia orokorrak izaki gehiago jakin nahi lukeenarentzat moldatua.
Hego Euskal Herria bitan banatua gelditu zen berehala. Nafarroa eta Araba —Aiaraldea salbu—, militar matxinatuen esku gelditu ziren, Gipuzkoan, pare bat hilabetez, Errepublikaren erakundeek porrot egitean, iraultza kutsuko egoera bat bizi izan zen, eta terrore gorriak bere lekua izan zuen oso epealdi laburrean. Bizkaian, berriz, ez zen kolpe militarrik gertatu, erreboltariek ez zuten lortu Errepublikaren arkitektura instituzionala hondoratzea, eta Errepublikaren mendean iraun zuen hamaika hilabetez.
Lau lurraldeetan, egoera ezberdina eta errepresioa ere bai, baina Euskal Herrian gertatua ulertzeko Espainiakoa jakin beharra dagoelako uste osoan, kolpe militarra, eta kontraerasoa eta errepresio bortitza ditu aztergai ikerlan honek. Garai anker batean ardazturiko ikerlana, gizakiak zirkunstantzia batzuetan —bereziki agintari zibil-militar eta erlijiosoek xaxaturik eta/edo baimendurik bada—, gizakiari zenbat min eta krudelkeria egiteko gai den erakusteko aparta! Eta horren salaketa, eta biktimei gorazarrea.