Berria Laster Euskal Herrian ezagutu beharreko 101 zuhaitz View larger

Euskal Herrian ezagutu beharreko 101 zuhaitz

Yoana García / Ana Irene García / Toni Llobet (Ilus.)

‎978-84-18735-65-3

Argitaratze data: 2024/09/25

More details

6,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Yoana García / Ana Irene García

    Ilustrazioak: Toni Llobet

    Deskribapena:

    Zuhaitzak paisaia eta bizitza dira. Basoak osatzen dituzte, baita heskaiak, ibaiertzak, inguru harritsuak, larreak eta bestelako bazterrak edertzen eta babesten dituzte ere. Haien historia naturala kontatzen digute, askotan, baita giza historia ere: lur-mota, hezetasuna, klima, iraganeko erabilerak, fauna…

    Gida honetako 101 zuhaitzek, landa ingurunean eta ingurune naturalean topatzen ditugun espezie autoktono eta exotiko gehienak biltzen dituzte. Laminetan, gertuko espezieak, berdintsuak direnak edo habitat berekoak bildu dira, gutxi gorabeherako eskalan marraztuak. Hostoek espezie bakoitza identifikatzen laguntzen dute (alderatu hainbat espezie diagnostikatu aurretik), baita ilustratutako beste atalek ere: loreak, fruituak, arantzak… Identifikatzeko, osatu ukimenarekin eta usaimenarekin ikusten duzuna. Zuhaitzaren itxura orokorra oso aldakorra denez, itxura bereizgarrienak baino ez dira marraztu. Ugaritasuna, Euskal Herrian agertzen diren eremuei dagokio. Gainera, eskualde Eurosiberiarra eta Mediterranearra bereiztu dira. Beste informazio asko ikonoen bidez adierazi da.

    Urteko edozein garaitan, baso ezkutuena esploratzen gaudela edo hirigune ondoko mugak miatzen, zuhaitzek liluratuko gaituzte!

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: