Berria Laster Euskal Herrian ezagutu beharreko landa-eremuko 101 lore View larger

Euskal Herrian ezagutu beharreko landa-eremuko 101 lore

Yoana García / Ana Irene García / Toni Llobet (Ilus.)

‎978-84-18735-63-9

Argitaratze data: 2024/09/25

More details

6,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Yoana García / Ana Irene García

    Ilustrazioak: Toni Llobet

    Deskribapena:

    Gidaliburu honetan, Euskal Herriko landa-eremuko loreen -habitat erruderal eta soroak- hautaketa adierazgarria erakusten da, lurralde osoko ikusgarrienak eta arruntenak. Talde bakarra baztertu da, ugaria den arren lore apalak dituelako: gramineoen taldea.

    Hemen deskribatzen diren loreetako asko, edozein ibilbidetan topatuko dituzue, bai ingurune naturalean, bai hirigunetik hurbil, bai nekazaritza-lurretan. Horietako batzuk urte osoan zehar ikusiko ditugu, eta beste batzuk, berriz, epe laburrean bakarrik. Espezie inbaditzaile batzuk ere barneratu dira, horiek ezagutu eta gure ekosistemetan eragin dezaketen kalteez jabetzeko.

    Loreak landareen atalik ikusgarrienak dira eta udaberria iristean gure paisaiak koloreztatzen dituzte. Forma eta kolore asko hartzen dituzte, eta, haien edertasunari esker, intsektu ugari erakarri eta elikatzen dituzte: erleak, tximeletak eta kakalardoak. Horregatik guztiagatik, gida honetako 101 espezieak loreen kolorearen arabera antolatu dira, gida hau edozein erabiltzailerentzako baliagarria izan dadin.

    Landareak ezagutzea, hauek balioan jartzeko lehen urratsa da, eta horretara gonbidatzen zaituztegu!

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: