Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-19227-00-3
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Fernando Etxarri Iribarren
Itzulpena: Maialen Agirrezabal
Deskribapena:
Ingurumen heziketaren helburua herritarrak ingurumen-gaietan sentsibilizatzea da. Azken batean, gure ekintza bakoitzak ingurumenean duen eraginaren garrantziaz kontzientziatzen saiatzen da, bai eta pertsona bakoitzak bere ingurune naturalarekin duen loturan sakontzen ere, hau ulertzeko eta hobetzeko asmoz.
Liburu honek, euskal mitologiaren bitartez, lotura horren ezagueran lagundu nahi du. Euskal kultura, eta, bereziki, bere mitologia, natura-elementuen pertsonifikazioaren ezaugarri bereziengatik eta bere sinesmen eta kondaira ugariek duten ingurumen-izaeragatik, gure izaerarekin harreman egokia izateko lehen mailako baliabidea da. MARIren mandamentuak, ETXEk osatzen duen ingurumen-mikrokosmosa, ILARGI eta EGUZKIren ingurumen-eragina, LURen garrantzia edo ADURen magia eta energia arteko lotura liburuan dauden eduki batzuk baino ez dira.
Era horretan, gainera, gure bizimoduak sortzen dituen ingurumen-arazo nagusiei buruz sakontzea eta konponbide posibleei buruz hausnartzea lortzen da, euskal kultura eta haren "ingurumen-ikuspegi" berezia sustatzeaz gain.