Euskara jendea | Xamar | Karrikiri Euskal Denda View larger

Euskara Jendea

Xamar

978-84-7681-491-8

Egilearen lan gehiago: XAMAR


More details

33,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Xamar

    Deskribapena:

    Nola bizi izan du gure jendeak euskara? Zein izan da hizkuntzaren bilakaera? Nola ikusi izan dugu geure burua? Nolakoak izan dira etorri edota iragan diren herri/kultura desberdinekiko harremanak? Nola ikusi izan gaituzte?...

    Euskara jendea lana galdera hauek eta beste hainbat gehiago erantzuten saiatzen da, era zinez ulerterraz eta atseginean. Xamarrek garatu ohi duen estiloan: hizkuntzaren inguruko azterketa sakonean oinarriturik, bidaia berezia eskainiz, hamaika albiste, notizia, berri, datu eta adierazpen zehatz eta interesgarri tarteko, asko ezezagunak edo guti ezagutuak. Irudi, argazki eta marrazkiz ere –600 bat– ezinago eder apaindua.

    Gure herriko historia, funtsean, era berritzaile eta benetan eraginkorrean emana: hizkuntzaren ikuspegitik eta eskutik, haria euskara dela. Hots, zeharo osasungarri den ikuspuntu aldaketa, hizkuntza eta jendarte mailan. "Orhipean" ezagunaren antzera, beraz, harrera eta oihartzun zinez zabala edukitzeko osagai guztiak dauzkan liburua da, eskoletan, euskaltegietan, kultur elkarteetan... jendarte osoan. Pitxi bat, azal eta mami.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: