Gureak ere badira - Desira, boterea, epika View larger

Gureak ere badira - Desira, boterea, epika

Lur Albizu Etxetxipia / Eraitz Saez de Egilaz Ramos

978-84-19319-18-0

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Lur Albizu Etxetxipia + Eraitz Saez de Egilaz Ramos

    Deskribapena:

    Belaunaldi aldaketa bat gertatu dela, egungo gazteek ez dakitela konpromisoa zer den, ez dagoela etorkizun desiragarri posiblerik, abertzaletasuna eta komunitatea ahuldu egin direla… horiek eta gisakoak maiz entzun ditugu azken urteetan. Ideia maiztu bezain eroso horiek nondik datozen azaldu eta horiek problematizatzen dituzte egileek, afektuetan eta kolektiboan arreta jarriz eta eraldaketa sozialerako desira, boterea eta epika ardatz hartuta. Beren esperientzia, gorputz eta ikuspegitik aztertzen dituzte orain arte eraiki den istorio komuna, eta hori berridazteko gakoak ematen dituzte, zeren, denok kabituko bagara, istorio komunak ezin baitu istorio bakarra izan. Haienak ere badirelako.

    Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 6. alea da hau.