Herri Kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan Eta Zuberoan - Bilketa, Sailkapena Eta Irriaren Adierazpenaren Azterketa View larger

Herri Kontakizunak Lapurdin, Baxe Nafarroan Eta Zuberoan - Bilketa, Sailkapena Eta Irriaren Adierazpenaren Azterketa

Maialen Moreno Zubeldia

978-84-9082-809-0

22,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Maialen Moreno Zubeldia

    Deskribapena:

    Liburu honen oinarria Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan euskaraz egindako ahozko literaturako kontakizunen bilketa lana da. Kontakizun horiek aztertu eta sailkatzean, zati handi bat irri ixtorioek osatzen zutela konturatuta, irri ixtorio horien ezaugarrietan sakondu da: egitura, gaiak, beste hizkuntza batzuetan horiei buruz egindako azterketak... Irri ixtorioez gain, leiendak, ipuin miresgarriak, txisteak ere jaso dira. Ahozko literaturako beste genero batzuen aldean, irri ixtorioak gutxiago aztertu dira. Era berean, orain arteko biltzaileek, ez dute, sexu gaiko kontakizun askorik jaso. Horietako zenbait ixtorio tradiziozkoak direla frogatu nahi izan da. Badira XVI.-XVII. mendeetan ezagunak ziren irri ixtorioak ere. Gaztelaniazko bilduma modernoetan ere, gure kontakizunen barianteak aurkitu ditugu. Azkenik, gure corpuseko ixtorioetan islatzen den irri modua ere aztertu nahi izan dugu (Erdi Aroan nagusi ziren zenbait irri gaietatik hasita, XX. mende hasieraraino), eta zenbait gai errepikatu egiten direla kontakizun horietan (apezak irrigarri uztea, emakumeen argitasuna beren senarrak engainatzerakoan…). Maialen Moreno Zubeldiak (Donostia, 1980) Euskal Filologia ikasketak egin zituen Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Irakasle eta itzultzaile lanetan jardun eta gero, ikerlan hau egiteko asmoarekin egonaldi bat egin zuen Ipar Euskal Herrian. Bertan, liburu honen oinarri izango zen kontakizunen corpusa bildu zuen, eta Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean (2016) tesia aurkeztu zuen. Corpus honen ingurukoa da Anuario de Eusko Folklore Urtekarian (51) argitaratutako artikulua ere. <