Idatzi politikoak View larger

Idazki politikoak

Pako Aristi

978-84-09-44627-8

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Pako Aristi

    Hitzaurrea: Xabier Monasterio

    Deskribapena:

    Pako Aristik hamazortzi urterekin deskubritu zuen idazleek politikaz ere idatz zezaketela, idazten zutela. Hermann Hesseren liburu bat ekarri zion lagun batek, ́Escritos políticos ́, Bruguerak argitaratu zuena 1978an, labetik atera berria. Eta jakin zuen politikaz idazteak dauzkan arriskuen berri: liburuan, Hessek 1914tik 1932ra idatzitako testuak biltzen dira; izan ere, urte horretatik aurrera, nazismoaren gorakadak eraginda, Alemaniako egunkariak ez baitziren ausartu Hesseren artikuluak argitaratzen, II. Mundu Gerra amaitu zen arte.

    Euskal kulturan ere tabu baten gisan funtzionatu du binomio horrek: politika gai delikatua dela esan zaigu, hobe dela gehiegi ez bustitzea, gai deserosoetatik ihes egitea.

    Funtzionatu du, baita ere, uste honek: politika politikariei utzi behar zaiela, baina Aristik eta haren gisako batzuek heldu diote gaiari, ahots ezberdinak eta iritzi sakonagoak plazaratuz. Eta salatu dute politikaz ez idaztea ere hautu politikoa dela.

    Hemen duzu, irakurle, Aristik Berria egunkarian 2012-2022 bitartean idatzi dituen artikuluen antologia eder bat.

    Inma Noble Goikoetxea

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: