Ilustrazioko pasaleku eta zumardiak Euskal Herrian View larger

Ilustrazioko pasaleku eta zumardiak Euskal Herrian

Andres Caballero Lobera + Aritz Diez Oronoz

978-84-9860-536-5

28,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Andres Caballero Lobera + Aritz Diez Oronoz (Koord.)

    Deskripzioa:

    Gure hirietako lehen espazio berdeen eraikuntzak inoiz izan den euskal arkitekturaren momentu oparo eta unitarioenarekin bat egin zuen, hau da, XVIII. mendearen bigarren erdiaren eta XIX.aren lehen erdiaren artean Ilustrazioaren babesean gertatutako berpizte urbanoarekin.

    Arkitekturaren ideia bateratu baten baitan gure hiriburu eta hiribilduak hamarkada gutxitan proiektu urbanoen eta arkitektura neoklasikoen bidez edertzen ziren aldi berean – gaur egun oraindik ere gure hirien paisaia arkitektonikoa bateratu eta edertzen dituztenak –, delikatu eta sotilagoa izanagatik garrantzi gutxiagokoa ez zen beste eraldaketa urbano bat ia lurralde historiko guztietatik zabaldu zen, hiri handienak ez ezik beste hiribildu txikiagoak dotoretuz, herri landatarrak barne: garai hartan sortu ziren ohitura sozial berrien agertoki izateko eraiki ziren pasealeku, zumardi eta zuhaiztiak gure hirien eta haien inguruko lurraldearen arteko trantsizioa modu naturalago batean zehaztu baitzuten lehen aldiz. Espazio hauek guztiak, ideia ilustratuek kontzientzia urbanoan sustatu zuten eraldaketa sakonaren testigantza nabarienetakoak izan ziren eta aldi berean, gure hirien zabalguneen abiapuntutzat erabili ziren hamarkada gutxi batzuen ondoren, erdigune historikoei gaur egun duten forma eman zieten.