Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-8438-808-1
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Ibai Atutxa + Lorea Azpeitia + Olatz Dañobeitia + Onintza Odriozola + Iratxe Retolaza + Eider Rodriguez + Ane Villagran
Deskribapena:
ETA armatu zenetik desarmatu zen arteko garaia eta oraindik bukatu gabeko estatuen indarkeriaren aldia jorratzen ditu esku artean duzun liburuak hainbat ataletan zehar.Kapitulu bakoitzak XX. mendeko bigarren erdian hasi eta XXI. mendeko lehenengo hamarkadan zehar iraun zuen gatazka armatu horri erreparatzen dio, helduleku ezberdinetatik bada ere.
Diziplinen arteko elkarrizketari ere bidea egiten dio: lehen bi atalek soziologiatik heldu diote gaiari, eta gainerako atalek, aldiz, euskal literatur testuen azterketak izan dituzte ardatz nagusi. Hori bai, ikerlan horiek guztiek egiten dute gatazka armatuaren irakurketa feminista. Irakurketa feministek biderkatu egiten dituzte gatazka armatuari buruzko galderak, eta horiek dira gatazkaren ikuspegia zabaltzera eraman gaituztenak.
Zer adiera eman diogun gatazkari; aldi berean zenbat gatazka bizi izan ditugun gurean; nola gurutzatzen den gatazka armatua beste gatazkekin; zer gatazka kokatu den erdigunean eta zeintzuk, berriz,bazterrean; zer genero-logika eraiki diren gatazka armatua fikzionalizatu duten literatur testuetan; eta beste hainbeste itaun. Horrenbestez, ikuspegi kritiko feministak aukera eman die autoreei gatazka armatuari buruz orain arte jorratu gabeko auziei heltzeko eta egindako galderei ezberdin erantzuteko.
Finean, gogoeta-leku berriak sortzen ditu liburuak. Horixe da kapituluetan zehar aurkituko duzuna: gogoeta-leku dantzagarriagoak eta gomuta-leku bizigarriagoak.