Berria Laster Informazio eta komunikazio teknologiak. Haur eta lehen hezkuntzan View larger

Informazio eta komunikazio teknologiak. Haur eta lehen hezkuntzan

Rakel Gamito Gómez

978-84-9082-725-3

Argitaratze data: 2024-09-25

More details

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Rakel Gamito Gómez

    Deskribapena:

    Iraultza digitalak aldaketa soziologiko nabarmenak eragin ditu eta horrek paradigma pedagogikoa birmoldatzea eskatzen du. Teknologia hezkuntza-jardueran txertatu behar da, baina, hori egiterakoan, ezinbestekoa da diskurtsotik praktikara salto egitea eta teknologia metodologia aktiboen osagai bezala ulertzea. Azken finean, ulertzea garapen teknologikoa ez dela zuzenean berrikuntza pedagogiko bilakatzen.

    Erronka horretan oinarritzen da eskuliburu hau. Asmoa da etorkizuneko Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako irakasleen konpetentzia digitalak areagotzea, Informazio eta Komunikazio Teknologiak barne hartzen dituzten ikaskuntza-egoerak diseinatzeko gai izateko eta, batez ere, baliabide digitalak pertsonen eta didaktikaren zerbitzura egoteko beharrezkoa den teknologiaren erabilera pedagogikoaren ikuspegia garatzeko.

    Norberaren etengabeko ikaskuntza-prozesua eta konpetentzia digitala aberasteko zenbait tresna landu ostean, fokua hezkuntza hezigarrian jarriko da. Hezkuntza-legeek konpetentzia digitalari buruz diotena aztertuko da, hori lortzeko martxan jarritako ekimenak errepasatuko dira eta irakasleen konpetentzia digitalaren esparruak azalduko dira. Jarraian, baliabide digitalen erabilera hezkuntza-helburura zuzentzeko irizpideei buruz hausnartuko da eta zenbait tresnaren praktika-aukerak zerrendatuko dira. Amaitzeko, ezinbesteko irizpidea den ikuspegi kritikoa (inklusioa, generoa, software libreak eta erabilera arduratsua) ere jorratuko da, betiere alor digitalaren ikuspegitik.