Itzultzeko etorri naiz - Felipe Juaristi - Karrikiri Euskal Denda View larger

Itzultzeko etorri naiz

Felipe Juaristi

978-84-121051-6-2

15,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Felipe Juaristi Galdos

    Deskribapena:

    Azken 30 urteotan irakurritakoei buruzko gogoeta fragmentarioak bildu ditu Felipe Juaristik, "Itzultzeko etorri naiz" saiakera literarioan.

    Egileak bere ibilbide biografiko-literarioa bildu du liburu honetan. Irakurtzen hasiz geroztik lagun izan dituen liburuen gaineko gogoetak bildu ditu Juaristik, hain zuzen ere. Alfabetoaren forma eman dio egileak lanari: irakurleak letraz letra antolaturik aurkituko ditu hain filosofo eta poetari buruzko aipamenak.

    Hogeita hamar urteotan, hainbat idazleri eta pentsalari irakurritakoek hausnartzeko gogoa piztu diote Juaristiri, eta hala joan da, pasarteak eta txatalak bilduz-bilduz. Liburu honetarako, horiek denak hartu eta eguneratu ditu.

    Saiakera fragmentario honetan jorratzen diren gaietako batzuk dira poesiaren eta egiaren arteko harremana –azkenean zintzotasunaren alde eginez–, idazlearen eta boterearen arteko lotura –idazle batzuk «makurtu» egiten dira boterera, beste batzuk «suntsitu» egiten ditu botereak–, eta literaturaren eta bizitzaren arteko harremana –non dago idazlearen obraren eta bizitzaren arteko muga?–.

    Izen asko aipatu ditu Juaristik aurkezpenean: Pascal, Spinoza, Nietzsche, Benjamin, Celan, Akhmatova… Bada, ordea, denak batzen dituen zerbait: historiako «galtzaileak» dira. Haien ikuspegitik jardun nahi izan duela argitu du autoreak, Benjaminen aipu ezagunari tira eginez: historia idaztekotan, galtzaileen ikuspegitik idatzi behar da.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: