Jendarte aldarrikatzen den Herria - Galder Sierra - Karrikiri Denda View larger

Jendarte aldarrikatzen den Herria. Hegemoniaren eraikuntzaren begirada populista bat

Galder Sierra

978-84-8438-757-2

18,50 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Galder Sierra

    Deskribapena:

    «Herriaren eraikuntza» antolaketa sozial eta politikoaren ikerkuntzaren afera klasikoetako bat dugu. Antzinako Erroman plebs-ak (herri xeheak) bere burua populus (jendarte) moduan aldarrikatzen zuen bezala, historia garaikidean ere talde ‘plebeio’ ezberdinek beren burua herri aldarrikatzen jarraitzen dute, prozesu hori etenik ez duen soka bihurtuz.

    Esku artean duzun liburuak eztabaida horri ikuspegi teoriko jakin batetik heldu nahi izan dio. Azken urteotan gai sozial eta politikoen gainean gutxieneko interesa erakutsi duten askoren ahotan ibili da hegemoniaren kategoria, ia madarikatu bihurtzeraino. Baina zer dago kontzeptu horren atzean? Non ditu bere erroak? Nola jartzen da harremanetan egun bogan dagoen populismoaren kontzeptuarekin? Proiektu honen asmoa horrelako galderen gainean argi egitea litzateke.

    Antonio Gramsciren hegemoniaren adieratik hasi, 60 eta 70eko hamarkadetan eskola postestrukturalistaren ekarpena arakatu eta mende-aldaketan Ernesto Laclauk eta Chantal Mouffek hegemoniaren kategoria eguneratzeko egindako saiakerara arte. Inongo ikuspegi intelektual dogma bihurtzetik urruti, teoria horren ahulezietako batzuk ere jaso nahi izan dira, azken garaiotan ezkerreko pentsalarien arteko ika-mika esanguratsuenetako batzuk hona ekarrita.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: