Komunikazio EzBortitza Bizi-hizkuntza bat - Marshall B. Rosenberg View larger

Komunikazio EzBortitza. Bizi-hizkuntza bat

Marshall B. Rosenberg / Diego Martiartu (Itzul.)

978-84-09-25139-1

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Marshall B. Rosenberg

    Itzultzailea: Diego Martiartu

    Hitzaurrea: Nerea Mendizabal

    Deskribapena:

    Txatxilipurdi Elkartean, euskarazko aisialdi hezitzailean dihardute lanean, bestelako jendarte bat eraikitzeko ametsean. Harremanak dira haien lanaren oinarria, tresna eta helburua; harremanak haurrekin, nerabeekin, familiekin, eragileekin, lankideekin, udalekin …

    Harremanetan begirada jarri eta egunerokoan sortutako beharretatik abiatuta, tresna berrien bila hasi ziren, komunikatzeko, gatazkak kudeatzeko, bizitzarako… eta halako batean Komunikazio EzBortitzarekin topo egin zuten. Lan ildo berri bat ireki zuten elkartean, norbanakoetatik abiatuta baina harremanak modu kolektiboan lantzeko asmoarekin.

    Bide horretan kokatzen da Marshall Rosenbergen liburu hau euskarara ekartzeko egitasmoa. Txikitasunetik eta behar propiotik abiatutako egitasmoa izanik ere, euskal komunitatearentzat ere baliagarria izango dena.

    Gutako gehienok, jaio ginenetik, lehiatzeko, epaitzeko, exijitzeko, diagnostikatzeko eta pertsonekin “ondo” dagoenaren eta “gaizki” dagoenaren arabera komunikatzeko eta pentsatzeko hezi gintuzten. Hola komunikatzeak eta pentsatzeak, onenean ere, gaizki ulertuak eta frustrazioa eragin ditzake. Txarrenean, berriz, amorrua, depresioa eta bortizkeria emozionala nahiz fisikoa eragin ditzake.

    Nazioarteko salduenen artean dagoen Rosenbergen liburu honek istorioak, rol jokoak eta errealitateko adibideak baliatzen ditu Komunikazio EzBortitzaren (KEB) prozesua azaltzeko.

    Teknika sinpleetatik askoz harago joz, kalitatezko harremanak lortzea eragozten duten pentsaera, hizkuntza eta epai moralistak eraldatzen ikasteko tresna da liburu hau.

    Gatazkak errazago konpontzen hasteko; nahi dena exijentziarik gabe eskuratzeko; besteen beharrak entzuteko; harreman pertsonalak eta profesionalak indartzeko, eta norbere ahalmenari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

    Komunikazio EzBortitzaren bidez, zera ikas daiteke:

    -Familiarekin, lagunekin eta lankideekin harremanak nabarmen hobetzen.

    -Epaiaren, kritikaren eta amorruaren aurrean lasai egoten.

    -Errukia eta elkar ulertzea pizteko moduan hitz egiten, pentsatzen eta entzuten.

    -Estresera, depresiora, errura eta lotsara garamatzaten pentsamendu ereduak hausten.

    -Edonoiz eta edonon, edozeinekin komunean ditugun gauzak aurkitzen.

    Aurrerantzean, Txatxilipurdi Elkartearen eskutik Komunikazio EzBortitzaren metodoa euskaraz ezagutzeko aukera izango dugu, euskaratik sortutako harremanetan ere eraldaketan sakontzeko.

    Bideoa: Komunikazio Ezbortitza. Bizi-hizkuntza bat liburua, aurkezpena

    Iturria: Txatxilipurdi Elkartea

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: