Langabezia eta herri-lanak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Bigarren Errepublikan (1931-1937) View larger

Langabezia eta herri-lanak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Bigarren Errepublikan (1931-1937)

Iñaki Etxaniz Tesouro

978-84-1319-373-1

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Iñaki Etxaniz Tesouro

    Deskribapena:

    Herri-lanak, administrazio-erakunde batek beharrizan publikoak asetzeko sustatutako obrak bezala defini daitezke. 1929ko krakari aurre egiteko neurrien artean obra publikoak eta hauek bultzatzeko diru laguntzak erabili ziren. Beste lurralde batzuetan bezala, lan-krisiari aurre egiteko erabili ziren Espainian, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hiru probintzia horien kasuan, batez ere aldundiek bultzatu zituzten. Langabeziaren aurka borrokatzeko mekanismoen artean herri-lanek izan zuten eginkizuna ezagutzea funtsezkoa da krisiaren aurrean hartutako erabakietan sakontzeko eta beste langabezia-prestazio batzuen eraginkortasuna neurtzeko.

    Bigarren Errepublikaren garaiko herri-lanak eta enplegu-politikak ikertzeak aukera ematen du urte horietan bat egin zuten aldaketa-prozesuak, ideologia berriak, gainbehera ekonomikoa eta liskarrak erlazionatzeko. Errepublika aldarrikatu aurretik piztu zen krisi ekonomikoak nabarmen eragin zien aztertutako probintziei, eta garaiko agintarien politika baldintzatu zuen.

    Liburuak, Bigarren Errepublikaren bilakaera politiko gorabeheratsuaren testuinguruan, hiru probintzietan herri-lan programek eta enplegu bulego publikoen garapenak izan zituzten zailtasunetan murgiltzeko gonbita egiten du. Azkenik, 1936ko gerraren testuinguruan lehen Eusko Jaurlaritzak garaturiko enplegu eta herri-lan politika aztertzen da. Ikerketa honek irakurleari aukera ematen dio 1930eko hamarkadako krisiaren testuinguruan abian jarritako enplegu-politikei buruz hausnartzeko eta horien mugak ezagutzeko.