Leheneko Eüskaldünari fama zaio baratü… View larger

Leheneko Eüskaldünari fama zaio baratü…

Allande Etxart

978-2-955-6830-57

8,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Allande Etxart

    Deskribapena:

    1337ko dokümentü batek agertzen dü nola Lextarreko Biltzarrak, Xiberoatarren izenean, komerzioko tratü bat egiten züan Nafarroako erresumarekin. Ordü hetan Xiberoa soberanian bizi zen.

    Libürüxka hontan agertü nahi da nolakoak ziren Lextarreko egitürak eta nor ebilten zen Biltzarretan. Ikusten da ere Elizak nola biltzen züan dexema, laborarien ekoizpenen hamarretarik bat hartzez. Laborarientako odol hüste izigarria zen.

    1914-18ko gerlatik landa «Hilen monümentüak» jarri ziren eta pastoralen «xahü» antolatzeko nahia agertü zen. Astolasterra, antzerki herrikoi horren parte eder bat, tauladatik desagertüko zen.

    Aristokratek eta horien jarraikizaleek idatzi Historian goraipatzen dira Erregeen xerbütxarien espantoak eta ber denboran herritarren sofrimenak gorderik etxekitzen. Ildo hortan artoski lan egin züen Belako Zaldünak eta Jean de Jaurgain-ek.

    Mattin Irigoienek «Errefera» egin dü eta pelota ejerki xiloan sartü dü.