Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-8373-816-0
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Denis Guedj
Deskribapena:
Hizkuntza unibertsala dugu matematika, unibertsalena. Zientzia hutsetatik osoena; ospe zabalekoa, baina —maizegi— gaitzetsia: abstraktua, ulertezina, elitista... Ez dago, ordea, matematika baino demokratikoagorik!: «Geometrian, ez da errege-biderik», ihardetsi zion Euklidesek Ptolomeo II.ari, erregeak matematikarako bide laburragoren bat eskatu ziolarik.Inguratzen gaituen horretan barrentzeko modu ahaltsuen eta zorrotzena da matematika. Ederki zekien hori Galileok: «Matematikaren bitartez mintzo da Izadia». Izadiak matematika du adierazpide, eta hura ikasi beharko du, nahitaez, munduaren liburua irakurri nahi duenak.Umorea eta hausnarketa bateratuz, intrigazko eleberri bat ondu du Denis Guedj-ek, intriga matematikozkoa. Detektibe-ikerketa bat aitzakia, matematikaren historia aurkeztuko digu: Euklides, Pitagoras, Arkimedes, Newton, Descartes, Cantor...Istorio argia eta atsegina topatuko dugu orriotan, pasadizoz betea. Antzinako grekoen buruhausteak eta lorpenak ederretsi; arabiarren aurrerabideak estimatu; europarren eraberritzeak ezagutuko ditugu. Familia sui generis bat osatzen duten pertsonaia xarmagarriak izango ditugu bidelagun: Ruche liburu-saltzaile bitxia, Max gazte gorra, Jonathan eta Léa bikiak, Perrette emakume misteriotsua eta, jakina, loroa: Nofutur. Eta Parisko hainbat txokori egingo diegu bisita: Montmartre auzoa, museoak, liburutegiak, Grand Palais, ...Letrak eta zientziak: hala banatzen