Maite Idirin, herrigintzan kantuz View larger

Maite Idirin, herrigintzan kantuz

Jokin Apalategi Begiristain + Paulo Iztueta Armendariz

978-84-8438-852-4

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak:  Jokin Apalategi Begiristain + Paulo Iztueta Armendariz

    Deskribapena:

    Maite Idirin da liburu honen protagonista, eta 1968an kokatuko genuke haren ibilbide artistikoaren hasiera, urte horretan hasi baitzen kantatzen, Zeberion. Baina, 1969an, Parisera joan behar izan zuen, ihesi. Urte horretako abuztuan, Paulo Iztueta ere Parisera ailegatu zen, hau ere iheslari; ordurako oso lagun bilakatuak ziren, Atahualpa Yupanquiren diskoa zela eta. Parisen Jokin Apalategirekin elkartu ziren, zeina jadanik 1967tik Parisen ikasketak egiten ari baitzen. Maitek, 1969ko urritik aitzinera, gauero ordu-erdi batez kantatzen zuen Parisko «Candelaria» kafe-antzokian. Paulo eta Jokin Vincennes-ko Unibertsitatean Soziologiako ikasketak egiten ari zirenez, Maite ere bertan inskribatu zen berehala. Baina Maite, aldi berean, Europan zehar kantuz ibiltzen zen; gehienbat Belgikako Flandrian, baina baita Jugoslavia, Italia eta Alemanian ere. Musikariez gain, Paulo eta Jokin bilakatu ziren haren laguntzaileak. Egoera bereziko mundu horren berri xehea ematen da liburu honetan, Atahualpa Yupanqui, erbesteratzea, Europa, euskara eta Ahizpatasuna gai nagusi bilakaturik.