Nazio euskaldunaren harremanetan View larger

Nazio euskaldunaren atarramentua

Joxe Manuel Odriozola

978-84-6976-359-9

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Joxe Manuel Odriozola

    Hitzaurrea: Onintza Odriozola

    Deskribapena:

    Zer egin horrelakoetan? Zer egin nazio dominatzaileak nazio dominatuaren ezaugarri nazionalak errotik erauzi dizkizunean? Zer egin nazio hizkuntzarik gabe? Zer egin nazio kulturarik gabe? Zer egin nazio identitatearen gainerako ezaugarri nagusiak ere erauzi dizkizutenean? Azken beltzean, zer egin naziorik gabe, mundua nazio-egituren arabera antolatuta dagoenean?

    Nazioen mundu honetan naziotasunak zedarritzen ditu gehienbat gure eguneroko bizitzaren oinarrizko erreferentzia marko politikoak, ekonomikoak, sozialak, ideologikoak, linguistikoak, kulturalak eta psikologikoak. Globalizazioaren interpretazio oker batek, ordea, nazionalismoaren indarra estali egiten digu, gutxietsi egiten du honen eragina, globalizazioa nazio inperialisten jokalekua ez balitz bezala.

    Euskal Herritik geratzen den hondar honi Euskal Herria deitzen diogunean, euskalduntasun kolonizatu bat onartzen ari gara aldez edo moldez. Eta euskalduntasun etnokultural, erregional eta folkloriko horretara errenditzen ditugu gure nazio nortasuna, eskubideak, duintasuna eta askatasuna. Abertzale asimilatuz josita dagoen nazio euskaldunak, ezinbestez, atarramentu gaiztoa.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: