Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-19319-57-9
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Xabire Fernandez
Ilustrazioak: Emilio Urberuaga
Deskribapena:
Txirrindularitza-lasterketa bat izatetik harago, Tourra nazio harrotasuna eta identitateak sustatzeko tresna bat izan da sorreratik beretik, 1903tik. Berehala bihurtu zen frantses nazioko kirol-ekitaldirik ezagunena, gero eta estaldura mediatiko zabalagoa erakarriz; halere, frantsesek lasterketa gobernatzeko izan dituzten moldeak aldatu egin dira mende pasatxoan, gizartearen tentsioek eta gatazkek hartaratuta. Kazetaritza-lan honetan, Tourraren historia kontatzen zaigu prentsaren eta naziotasunaren ikuspegitik. Beste kirol-ekitaldi batzuk baino nabarmenago, XX. mendeari zentzua emateko balio izan du Tourrak, hainbat gai arantzatsu tarteko: esate batera, klase-harremanak, genero-rolak, gizarte-kohesioa, batasun nazionala, lanaren izaera eta osasun publikoa. Horrela, prentsa idatziaren azterketa xehearen eta aditu zein arituen lekukotzen bitartez, agerian geratuko da hedabideek sortutako irudiek eta bultzatutako mezuek zer-nolako eragina izan duten nazio-identitateen eraikuntzan eta deseraikuntzan.