Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-8438-904-0
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Enara San Juan Manso
Deskribapena:
Rosvita elizemakumea -«Gandersheimeko Aldarri Indartsua»- Gandersheimeko beneditar abadian bizi izan zen, X. mendean. Oro har, ez daukagu datu zehatzik haren bizitzari buruz; hala ere, litekeena da Saxonia Behereko familia noble batean jaio izana eta umetan heldu izana Gandersheimera. Bertako maistren gidaritzapean, autore klasikoen eta kristauen testuak irakurri zituen, eta, sei teatro-lan ez ezik, zortzi legenda eta bi historia-lan ere idatzi zituen.
Teatro-lanak dira, aditu askoren ustez, Rosvitak literaturaren historiari egindako ekarpenik originalena. Santuen eta martirien legendetan irakurritako istorioen berri ematen du bertan, baina estilo dramatikoan; alegia, elkarrizketa-eran. Lanotan, nola edo hala, gizonei aurre egiten dieten emakume garbiak gailentzen dira, eta, testu horien bidez, Rosvitak Terentzioren komedien ordezko irakurgaiak eskaini nahi zizkien orduko irakurle kristauei. Besteak beste, ezagutzen dugun lehen teatrogile kristaua da Rosvita, bai eta Erdi Aroko Europan emakumearen irudi literarioa aldatzen saiatu zen lehen poeta ere.