Sinesmenak eta usteak View larger

Sinesmenak eta usteak

Agustin Arrieta Urtizberea

978-84-9868-205-2

14,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Agustin Arrieta Urtizberea

    Deskribapena:

    Norberaren sinesmen, uste eta iritziek mapa antzeko bat osatzen dute. Mapa hori garrantzitsua da eguneroko bizitzan, orientatu egiten gaitu-eta. Areago, nolako sinesmenak halako ekintzak.

    Baina nola eskuratzen ditugu sinesmen eta uste horiek? Nola iltzatzen dira guregan? Kezkatzen al gara usteen eta sinesmenen zehaztasunaz? Edozein gauza sinets al daiteke? Sinesmenak eta usteak finkatzeko zenbait bide aztertzen ditu autoreak lan atsegin honetan, eta zentzu komunaren alde argudiatzen du. Ildo horretatik, filosofiaz, zientziaz eta erlijioaz ere mintzatzen da ezinbestez.

    Azkenik, erlijio sinesmenen inguruko zenbait onarpenen ahulezia agerian uzten saiatu da. Adibidez, uste zabaldua da baliorik gabeko basamortu bihurtuko zaigula erlijiorik gabeko mundua. Uste hori gezurtatzeko saio bat ere bada liburua.