Tomas Zumalakarregi | Hainbat egile | Karrikiri Euskal Denda View larger

Tomas Zumalakarregi

Patxi Zabaleta + Juan Madariaga + Mikel Sorauren + Asisko Urmeneta + Fernando Sanchez + Xabier Irujo + Idoia Elizalde

978-84-09-19646-3

Egilearen lan gehiago: ASISKO URMENETA

More details

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egileak: Patxi Zabaleta, Juan Madariaga, Mikel Sorauren, Asisko Urmeneta, Fernando Sanchez, Xabier Irujo, Idoia Elizalde

    Deskribapena:

    Tomas Zumalakarregi, gure herrialdearen figura historiko nagusietako bat da, errelato ofizialaren hegemoniari ihes egitea lortu duen gutxienetako bat hain zuzen ere. Hala izan da behintzat herriaren iruditerian, gure herri, eskualde eta hiri askotan aurkitu daitezken kaleek erakusten diguten bezala.

    Zumalakarregi, bere biografia zehatzaz harago, bere garaiari lotutako gizon bat izan zen. Trantsizio garaia izan zen hura: Aro Zaharretik Aro Garaikidera, despotismo ilustratutik liberalismora. Napoleonen inbasioaren trauma gailenduta, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari euren jatorrizko ohitura eta legeak defendatzea egokitu zitzaien, eredu bakarreko kultura eta hizkuntzaren kontra.

    Hala, Zumalakarregiren pertsonaiean sakontzeko, ezinbestekoa suertatuko da bere garaia eta testuinguru historikoa ezagutzera ematea. Horretarako, garai hartako testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoa aztertzea izan dugu helburu: komunalen sistema, euskararen egoera, landa eremuko biztanleria, hirietako langileria...

    Azken finean, Zumalakarregi eta bere garaiaren inguruan ekarpenak egitean datza helburua, garai hartako liberalismoaren eta gaur egun luzatu den errelatoaren ikuspegitik harago.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: