Xalbador View larger

Xalbador

Mixel Itzaina

978-84-9027-258-9

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Mixel Itzaina

    Deskribapena:

    Lehen aldian kantatzen entzun nuenetik eta betikotz isildu zen arte, Xalbadorren bertsoak, beti edo gehienetan, lilura batean sartu nau.

    Liburu hontan entseatu naiz lilura horren zergatia nondik zetorren edo datorren aztertzera. Bi Xalbador badira, bat-bateko bertsolaria lehena, bertso idatzietakoa bertzea. Bat-bateko bertso horietarik asko ezagunak dira. Badira horietan Amuritzak «Bat-bateko mirakuluak» deitu dituenak. Irakurleak horietarik zenbait aurkituko ditu liburu hontan.

    Bainan bertso idatzietan ere maixu agertu da Xalbador. Odolaren Mintzoa liburua hor dugu lekuko. «Gosta gabe deusik ez» kapituluan, liburu hortako eskuizkribuak eskutan izanez, erakusten dut nola gure Urepeldarrak bertsoaren lehen bertsio hura hobetzen zuen, mail gorenean ematen. Hona adibide bat «Amentsetan » titulutzat daukan kantutik hartua. Lehenik emana zuen: «Bainan ene bi maitalariak, ene garrasien gatik, beren bihotzen berri emaiten ari ziren ahapetik…»; bigarren bertsioan eman du «beren bihotzen besta goresten ari ziren ahapetik!» Datu bat baizik ez zena (berri emaitea), bihotzen besta goresgarria bilakatu da. Hor ikusten da nolakoa den Xalbadorren dohaina. Liburu honen helburu bakarra hau da: Xalbadorren hurbilagotik ezagutzeko gutizia piztea irakurlearen baitan.