Hasiera View larger

Hasiera

Paula Carballeira

978-84-7681-710-0

14,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Paula Carballeira 

    Itzulpena: Manu Lopez Gaseni

    Deskribapena:

    Hasiera liburu ilustratuak islatzen ditu izuaren aurreko samurtasuna, erabateko prekarietatearen aurreko irudimena, giza dramaren aurreko kemena. Paula Carballeira gerra baten ondorio krudel eta suntsigarrien gainean poesia egiteko gauza da. Sonja Danowski-ren ilustrazio hiperrealistek, berriz, bonbardaketen ondoriozko hondamendiaren eszenatokietaraino daramatza irakurleak. Lan sentikor eta samur hau, bestalde, liburuari egindako omenaldia da bakerako tresna den aldetik; bibliotekei egindako omenaldia, jakintzazko faro argitsuak diren aldetik; ahozko hitzari egindako omenaldia, arimaren elikagaia den aldetik. Arazo guztiak gorabehera, Hasiera liburuak itxaropenezko mezua dakar: bizitzak aurrera egiten du, barre algarak nahigabe lehertzen dira, umeek ezin diote haurtzaroa bizitzeari utzi, edozein gerrak kendu nahi dien arren.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: