Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-15756-81-1
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Antton Kazabon
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Deskribapena:
Makal bat, bi makal, hiru makal bizi ziren, erreka-zulo batean zegoen zelaitxoan. Bi makal ikaragarri, bere makalean sendoak. Eta, haien artean, hirugarren makala, gaztea, txikia, osasuntsu hazten zihoana, bi helduen artean babestuta bizi zena.
Eguna joan, eguna etorri, han zeuden tente eta bizirik hiru makalak. Udaberria joan, negua etorri, han irauten zuten bizirik hiru makalak. Biluzten eta janzten, giro epelean, euritsuan, hotzari aurre egiten, haizearekin jolasten.
Baina negu gogor batek naturaren haserre guztiak ekarri zituen: euria, hotz gogorra, haize bortitza. Egundoko txikizioak izan ziren herrian, etxeetan, basoetako zuhaitzetan, eta haize madarikatuak bi makal helduen bihotzak harrapatu, eta eraman egin zituen, eta gaztea bakarrik utzi, negarrez, penaz, bihotza itxirik.
Negua joan, udaberria etorri, eta makal gazteak begiak ireki zituenean makal zaharren tokian bi landaretxo ikusi zituen, berde, bizi-bizirik, makal baina indartsu. Eta bihotza ireki zitzaion berriz, eta bizitza sentitu zuen.
Liburu poetikoa, bizitzaren metafora, hunkigarria eta gozagarria. Bizitza eta heriotza, naturaren zikloa. Jokin Mitxelenaren ilustrazioak ederrak dira, makalen istorioaren bidelagunak.