Etiketak
Ikusitako produktuak
Bilduma honetan dago: LITERATURA...
978-84-9746-784-1
Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Pedro Calderon de la Barca
Itzultzailea: Xabi Paya
Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA
Deskribapena:
"Bizitza amets" ez da edozein antzezlan: literatur mugimendu barrokoari atxikitzen zaion lana 1635ean estreinatu zen eta Pedro Calderón de la Barca autore espainiarraren antzerki-obra ezagunenetako bat da.
Publiko zabaleko tragikomediak hiru ekitaldi eta 41 agerraldi ditu. Hiruko egitura agerikoa da atalen xedean eta tonuan: lehenak balio liriko nabarmena du; bigarrenean, funtsean ekintza nagusiak gertatzen dira; eta hirugarrenak gogoeta du helburu.
Gaiari dagokionez, antzerkiak gizabanakoen patuaren eta askatasunaren arteko talka du langai, Barrokoko beste hainbat lanen ildoari jarraiki: ameslariak zer amets egiten duen ez dakien bezalaxe, gizakiak ez du bere bizitza erabakitzen, baina Segismundo protagonistak aurre egingo dio patuari.