Bai ausarta dela igela liburua - Max Velthuijs - Karrikiri Denda View larger

Bai ausarta dela igela

Max Velthuijs

978-84-9843-517-7

10,90 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Max Velthuijs

    Itzultzailea: Patxi Elizegi

    Deskribapena:

    Euria hasi du, goian-behean. Ibaiak gainezka egin du eta uholdearen erdian bakarbakarrik gelditu dira Igela, Ahatea, Txerria eta Erbia. Norbaiten laguntza behar eta Igelak bere ausardia erakutsiko du orduan, bere bizia arriskatuz adiskideak salbatzearren.

    Mende laurdena bete du Igelak, Max Velthuijs ilustratzaile eta idazleak asmaturiko pertsonaiak, mundu osoan arrakasta nahiz sariak irabazi dituenak.

    50 hizkuntzatara itzuli da bilduma hau, kalitate artistikoa eta bizitzako oinarrizko gaiak uztartzen dituena: maitasuna, adiskidetasuna, beldurra, heriotza, autoestimua, integrazioa…

    Edizio gaurkotu honekin egungo haurren eskuetan jarri nahi ditugu Igelaren eta haren lagunen abentura eder eta hunkigarriak, umorez eta jakintzaz beteak.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: