Igela eta arrotza liburua - Max Velthuijs - Karrikiri Euskal Denda View larger

Igela eta arrotza

Max Velthuijs / Patxi Elizegi (Itzul.)

978-84-9843-516-0

Hautaketa honetan dago: KLASIKO UNIBERTSALAK

More details

9,60 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Max Velthuijs

    Itzultzailea: Patxi Iturregi

    Hautaketa honetan dago: KLASIKO UNIBERTSALAK

    Deskribapena:

    Arrotz bat iritsi da basora eta Igelaren lagunek susmo txarrak dituzte. Beren ustez, Arratoia zikina eta lapurra da, baina Igela ez dago hain seguru: ezagutu egin nahiko du Arratoia, eta adiskide bihurtuko dira biak. Basoko gainerakoek begi txarrez begiratzen diote oraindik Arratoiari, baina honek larritasunetik salbatzen dituenean aldatuko dute iritzia.

    Mende laurdena bete du Igelak, Max Velthuijs ilustratzaile eta idazleak asmaturiko pertsonaiak, mundu osoan arrakasta nahiz sariak irabazi dituenak. 50 hizkuntzatara itzuli da bilduma hau, kalitate artistikoa eta bizitzako oinarrizko gaiak uztartzen dituena: maitasuna, adiskidetasuna, beldurra, heriotza, autoestimua, integrazioa...

    Edizio gaurkotu honekin egungo haurren eskuetan jarri nahi ditugu Igelaren eta haren lagunen abentura eder eta hunkigarriak, umorez eta jakintzaz beteak.

    Bideoa: "Igela eta arrotza" liburua, ipuin irakurria

    Iturria: Kiliklon

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: