Besarkada View larger

Besarkada

ALBERDI ESTIBARITZ, UXUE / GURRUTXAGA, MAITE (IL. )

978-84-9027-414-9

berria

2.016. urteko Euskadi Sariaren irabazlea, Haur + Gazte Literatura arloan

More details

13,00 € BEZ barne

  • Epaimahaiak ikusitako merituak:

    “Besarkada” lanak azal eta mami biltzen du besarkada batek sortarazten duen zirrara. Kanpoan haize bortitza dabilenean, bi beso hurbil sehaska bihurtzen dira. Haize-hotsa ahaztu egiten da, orduan, bihotz taupadak gertuago aditzen ditugulako eta beldurra uxatzen da, besoen borobil barruan mundutik gordeta sentitzen garelako; jantzita, eta ez biluzik.

    Kopla bidez agertzen du hori guztia Uxue Alberdik, kontraste-giroa sortuz. Koplen egitura klasikoa harago doa, ordea, alde kontrajarrien arteko jokoa kode poetiko bilakatzen delako. Atmosferak, zentzuak eta zirrarak dira kode poetiko horren hizkuntza-baliabideak eta, honenbestez, pentsatzeko baino “sentitzeko” liburu baten aurrean gaudela esan dezakegu: “nahi al zenuke toki txiki bat nire besoen artean?”

    Heldu batek ozenki irakur diezaioke haur bati, besarkada baten magalpean, baina biharamunean haurra izan daiteke helduari irakurtzen diona, rolak aldatuz. Izan daiteke haur batek beste bati irakurtzea ere, bitartekari batek horretarako bidea erraztu duelako.

    Bitartekariaren arrimura dastatzeko liburua da, bada. Bitartekari batek irakurketa-bideak zabaltzeaz gain, ohiko kode ezagunetik at dauden hizkerak eta kontatzeko moduak errazten ditu, irakurketa-uneari intentsitate intimoa erantsiz, kasu honetan bezala. Uxue Alberdik idatzi eta Maite Gurrutxagak irudikaturiko album ilustratu honek txikitasunaren handitasunari gorazarre egiten dio eta agerian uzten du literaturaren oinarrizko balio sotila: zu, ni, hitzak, irudiak eta guztiak biltzeko une bat.

Sail honetako beste zenbait aukera: