Katutxo eta elurra View larger

Katutxo eta elurra

Joel Franz + Constanze v. Kitzing (Il.)

978-84-7681-745-2

11,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Joel Franz

    Ilustrazioa: Constanze v. Kitzing

    Itzultzailea: Manu López Gaseni

    Deskribapena:

    ...Elurra bezain zuriak, ikatza bezain beltzak, Katutxoren eta Untxitxoren arteko adiskidetasuna, pertsonak bezalaxe, aldi berean berdinak eta desberdinak izan daitezkeen bi espezieren arteko integrazioaren paradigma da. Katutxo eta baloia hark eskuzabaltasuna, elkarbizitza eta adiskidetasuna bezalako gaiak ukitzen dituen bitartean, Katutxo eta elurra honek eguneroko arazoei aurre egin behar dieten bi adiskide aurkezten dizkigu; arazo horien irtenbide irudimentsuak jolasaren bitartez topatzen dituzte bi lagunek, elkar ezagutuz eta errespetatuz.

    Hala, Katutxo sotoan jolasteko beltzegia denez, eta Untxitxo elurretan jolasteko zuriegia denez, azkenean zoriak esku hartu du biak baldintza berdinetan jolastu ahal izateko. Katutxoren saileko emanaldi berri honetan norbere buruaren ezagutza eta aniztasunaren balioa bezalako gaiak ere nabarmentzekoak dira, hori guztia testuaren freskotasuna, elkarrizketa-egitura eta ilustrazio alaiak direla medio. Pintzelkada leun eta kolore bizien bitartez, ilustrazioek Katutxo eta Untxitxoren adierazkortasuna eta eszenatokien deskribapena azpimarratzen dituzte, bi pertsonaien abentura berri honetan. 

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: