Etiketak
Ikusitako produktuak
Hautaketa honetan dago: KLASIKO...
978-84-7681-593-9
Hautaketa honetan dago: KLASIKO UNIBERTSALAK
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Arnold Lobel
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Hautaketa honetan dago: KLASIKO UNIBERTSALAK
Deskribapena:
Hiri handi bateko espaloian zimendatuta amaitzen duen txerritxoaren istorio hau Arnold Lobel "Sagu kontuak" eta "Sagu zopa" Kalandrakako titulu kutun, samur eta ederren egilearen irudimenetik sortua da.
Lobelen obraren ezaugarrien artean, doinu pertsonalak, oinarrizko emozioak eta eguneroko girotzeak aurki daitezke. Hortik datorkio literatur estiloaren laburtasuna, irudikatu nahi duen giza kondizioa bezalako funtsezko hitzetan oinarritua.
Txerritegia garbitzea bezalako ekintza xalo eta aldi berean kontraesankorrak burugabekeria sail oso bat eragin du, eta Txerritxo askatze-operazio konplexu baten protagonista bihurtu du.
Txerritxoren zoritxarrak hunkitu egiten gaitu, baina aldi berean irribarrea sorrarazten digu. Irudiek azpimarratu egiten dute umore hori, baserritik hirirako joan-etorriko bidaia ahaztezinean.
Bideoa: "Txerritxo" liburua, ipuin irakurria euskaraz
Iturria: Mediateka Ikasbide