Ur: euriaren liburua  (Liburua + fitxak + CDa) View larger

Ur: euriaren liburua (Liburua + fitxak + CDa)

Juan Kruz Igerabide / Elena Odriozola (IL.)

978-84-15756-48-4

25,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Juan Kruz Igerabide

    Ilustratzailea: Elena Odriozola

    Deskribapena:

    Bakoitzaren adinaren eta irakurketa-abiaduraren arabe­ra, grabazioa entzutetik has daiteke; gero, testua aurrean dela berriro entzun, txikienek zatika edo poema errazenak aukera­tuz, gero zailagoetara pasatzeko.

    Pedagogo batzuen arabe­ra, testuak entzun ahala irakurtzea ariketarik onenetakoa da testuen ulermena hobetzeko. Baina, batez ere, iraku­rriz eta entzunez gozatzeko bidea da.

    Elena Odriozolak marraztu dituen euriak, arinenetatik hasi eta mardul eta zeharkakoetaraino, elkarrekin nahas daitezke, irakurle bakoitzak bere euriak osatuz, elkarren gainean ja­rriz, edo itzal-jokoen serie bakoitzeko pertsonaien gainean kokatuz, eszena bakoitza norberak aukeratutako euripean gerta dadin.

    Konbinazio-aukera ugari dago irudiekin jolasteko. Material honekin guztiarekin zeure euri-liburua osa dezakezu; material osoa edo zati bat erabil dezakezu horretarako, testu berriak asmatu, zeure irudiak eta doinuak egokitu.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: