Eusklabo alaiak | Asisko Urmeneta | Karrikiri Euskal Denda View larger

Eusklabo alaiak (Komikia)

Asisko Urmeneta

978-84-697-63599

Egilearen lan gehiago: ASISKO URMENETA

More details

20,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Asisko Urmeneta

    Deskribapena:

    EuSKLABO ALAIAK parodia satirikoa da: ez du deus asmatzen, agerikoa nabarmendu egiten du. Honetakoan baina, karikatura guk geuk diogu egin geure buruari. Umorezko terapiari esker autoestima ere landu dugu, eta amaiera zoriontsua proposatu. Argia hurbildu nahi izan diogu bidegabekeriari, semiotika-ministerioetatik heldu den kontzeptu prefabrikatuen zaparradaren erdian. Eta azkenik, garaile izan diren bost kontinenteetako oihartzunak bildu ditugu, bat baino gehiago guhauren aurka ere garaile.

    Intzura Handian kokatu dugu egintza, Euskal Herriaren erdiguneko ibaiaren bokale aldeko irlan. Defoeren pertsonaiak bertan paratu ditugu: RobinSon CruSoe nagusitu egin da irlaz, eta birbataiatu Faisan(e)s Island. Ostiral: Crusoeren araberako izena. Barne-bidaia eginen du, erabateko menerakuntzatik liberaziorainokoa.

    Izarkin: zinezko izena izarki aditz zaharretik dator: Ilintia errautsez estali, konbustio apaleko sua bizirik atxikitzeko. Hauei beste pertsonaia zenbait gehitu dizkiegu, geuk asmaturikoak: Hazurbaltz: Afrikar esklaboen ondorengo. Ostiral-Izarkini ikusaraziko dio zein sumisio patologikotan bizi den, ohartu ere egin gabe. Hazurbaltz erraten zieten euskaldunek espainiar langileei, industrializazioetan etorkin.

    Beste hainbat pertsonaia sekundario dira Pantzo, Orinoko, Mantxurriana eta Zantzibar. Albumaren izenak opera batena errekreatzen du: "Esklabo Zoriontsuak", kataluniar batek idatziriko eta bi euskal herritarrek musikaturikoa. 

    Bideoa: Asisko Urmeneta Eusklabo alaiak liburua aurkezten

    Iturria: Gure berriak argitaletxea

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: