Etiketak
Ikusitako produktuak
Egilearen lan gehiago: ASISKO URMENETA
978-84-948076-4-0
Egilearen lan gehiago: ASISKO URMENETA
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egilea: Asisko Urmeneta
Deskribapena:
“Europan nahiz Ameriketan sorgin-ehiza estrategia deliberatua izan zen, zeina agintariek erabili baitzuten izuaren hedatzeko, erresistentzia kolektiboaren birrintzeko, komunitate osoen isilarazteko, eta berauen kideak elkarren kontra ezartzeko. Oroz gain, sorgin-ehiza izan zen deshumanizaziorako lanabes eta menderakuntzaren forma paradigmatikoa, zeinak balio izan baitzuen esklabotzaren eta genozidioaren justifikatzeko”.
Silvia Federici, 2004.
Aunitzetan tratatu izan da zugarramurdiarren kontrako prozesua, baina falta zen ikuspegi behinena: euskaldunena beraiena, azaltzeko lehen pertsonan ze infernua jasan zuten mende osoan barrena. 1513tik 1614ra bitarte prozesu kolektibo andana izan baitzen Nafarroan eta Lapurdin: Erronkaritik Sakanaraino, eta Baionatik Iruñeraino.
Sorgin-ehizaren ondorio latzek iraun zuten luzaz. Guk enkoadramendu historikoa eman diegu gertakariei, eta haren testuinguru geografikoan kokatu, Nafarroako mendialdea mugalde bilakatzen ari baitzen orduan bi inperio absolutisten artean.
Gure tesia da zigorturiko herritarrak lider sozialak izan zirela, eta Forua, horien kontra jotzeko traba: horretarako eraiki zen sekta satanikoaren mitoa, buruzagi haiek bidetik kentzeko, ezohiko prozedurak baliatuz: “Sorgin-zahar-hezurtsuaren estereotipoak ez du islatzen egitate historikoa: prozesatuak buruzagi nabarmenak edo prosperoak izaten baitziren haien komunitateetan, otzanenak ez baziren ere (...) Sorgin-ehizaren intzidentzia nagusia eman zen populu jakin batzuetan, zeintzuek sistema biziki efikazak garatu baitzituzten diziplina judizialean, hainbesteraino non oso zaila izaten baitzen haien saihestea”.
Diarmaid Mc Culloch, 2011
Bideoa: