Haur besoetakoa 1.  Paristik datorren artista     (Komikia) View larger

Haur besoetakoa 1. Paristik datorren artista (Komikia)

Unai Iturriaga / Alex Sanvi (IL. )

978-84-946072-8-8

14,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Unai Iturriaga 

    Ilustrazioak:  Alex Sanvi 

    Deskribapena: Unai Iturriagaren gidoiak eta Alex Sanviren ilustrazioek munduratu zuten Haur Besoetakoa duela zazpi urte. Gaur, berriz, komiki bilduman aurkeztu dute Elkar argitaletxearen Donostiako Megadendan. Haiekin batera ziren Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldot Tellitu eta Xabiroi komiki-aldizkariaren koorrdinatzaile Dani Fano. Haur Besoetakoa komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta borobilak kontatzen dituena, mozorrotuta. Ihes egitea zaila bada, are zailagoa itzultzea, ahaztuen zerrendatik irten eta gailurreraino berriro iristea. Horretan dabil HB. Lehengo lagunak bizirik ote? Lo-Li-Ta izan zuen salbatzaile, baina aldi berean etsai; ezin inorekin fidatu. Zailtasunak zailtasun, HB ez da jaio erdipurdikoen lohian plisti-plasta ibiltzeko. Kosta ahala kosta bereganatuko du berriz Litxarrerien Jaunari dagokion lekua. Itzuli da HB!Baina oraingo honetan Beste Aldetik dator mehatxua. AIMAk saldoka datoz ihesi haurren mundura, helduen mundutik errefusatuak. Zertara datoz ordea? Ba al dago heldu onik? Lo-Li-Taren eta HBren munduan arrisku larrian dago.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: