Etiketak
Ikusitako produktuak
978-84-125649-5-2
Kontuz: Inbentarioan ditugun azkeneko elementuak!
Honako datan eskuragarri:
Egileak: Unai Iturriaga + Alex
Deskribapena:
Unai Iturriagaren gidoiak eta Alex Sanviren ilustrazioek munduratu zuten Haur Besoetakoa duela zazpi urte. Gaur, berriz, komiki bilduman aurkeztu dute Elkar argitaletxearen Donostiako Megadendan. Haiekin batera ziren Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldot Tellitu eta Xabiroi komiki-aldizkariaren koorrdinatzaile Dani Fano. Haur Besoetakoa komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta borobilak kontatzen dituena, mozorrotuta. Aimek Haurren Hiria hankapean hartu eta ihes egin behar izan dute Haur Besoetakoak eta Lo-Li-tak. Itsasora egin dute jauzi, haragoko ertzen batean askatasuna eta bizimodu hobea aurkituko dituztelakoan. Doazen lekura doazela, ordea, txakurrak ortozik. Haur Besoetakoak eta Lo-Li-Tak ez dakiten arren, "Aimassad" (Aimen zerbitzu sekretuak) gainean izango dituzte uneoro munduan barna egingo duten oztopoz beteriko bidaian. Askatasuna garesti dago nonahi, esperantza izpiak ere bai, baina Orhiko xoriak Orhira nahi. Partitzea zaila bada, itzultzea ez da samurragoa izango, itsasoan urak handi baitira.