"Fiesta. Eguzkia jaikitzen da" liburua - Ernest Hemingway - Karrikiri Euskal Denda View larger

Fiesta - Eguzkia jaikitzen da

Ernest Hemingway / Koro Navarro (Itzul.)

978-84-9109-578-1

2022. urteko Euskadi Sariaren irabazlea, Itzulpen arloan

Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

More details

18,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Ernest Hemingway

    Itzultzailea: Koro Navarro

    Hitzaurrea: Anjel Lertxundi

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    Parisen bizi diren eta idazle izan nahi duten kazetari amerikar batzuen ibilerak eta festarako gogoa kontatzen ditu Jake Barnesek, liburuko narratzaileak. Horrela esanda, obrak ez dakar muntako ezer berezirik, ez bada oso obra atipikoa dela: badu trama estilizatu bat, hari nagusietakoa, zeina den Brett Ashley erizainak kuadrillan eragiten dituen erreakzio sentimentalen kontakizuna; baina liburuak asko du erreportajetik ere (sanferminak protagonismo handia du); bada, gainera, oroitzapen-liburua; eta bada, halaber, bidaia-liburua ere.

    Obra hibrido bat dela esan liteke "avant la lettre", askotarikoa, baina osagai horiek guztiak biltzen dituen zakuak izen doitu bat du, eta da nobela.

    "Ez, Fiestan kontatzen dena ez litzateke bereziki interesgarri, ez balitz bertan gertatzen diren peripezia egunerokoak kontatzeko moduarengatik. "Kixotea"-ri gertatzen zaio. Edo "Denbora galduaren bila"-ri".

    Anjel Lertxundi

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: