Sumendiaren azpian - Malcolm Lowry - EIZIE - Karrikiri Euskal Denda View larger

Sumendiaren azpian

Malcolm Lowry / Karlos del Olmo (Itzul.)

978-84-9868-016-4

22,55 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Malcolm Lowry

    Itzultzailea: Karlos del Olmo

    Bilduma honetan dago: LITERATURA UNIBERTSALA

    Deskribapena:

    1938ko Defuntuen Eguna Mexicoko Quauhnahuac hiri asmatuan (Cuernavaca alegiazko bat?) beste edozein egun bezalakoa izan daiteke Geoffrey Firmin britainiar kontsularentzat, haren azken eguna izango den arren. Mozkorti baten eldarnio alhoholiko etenbako bat duzu eleberri hau, alde batera, delirium tremensaren menpeko izaten zen idazle batek sortua.

    Aldi berean, baina, argikusmen distiratsua erakusten du kontsulak, eta era berean esan liteke Lowryk testu jori, barroko, jostalari, iradokitzaile eta askotariko bat ondu zuela, tintaz ez ezik, alkoholez eta are bere odolez ere izkiriatua, literaturaren historian bitxi bakan gisa geratuko dena.

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: