Aro galduaren bila IV  -  Aro berredirena View larger

Aro galduaren bila IV - Aro berredirena

Marcel Proust

979-10-93099-14-9

12,00 € BEZ barne

Gogokoen zerrendan sartu

  • Egilea: Marcel Proust

    Itzulpena:  Jean Baptiste Orpustan

    Deskribapena:

    Parisen ala Combray-n iragan den haurzarotik landa, Balbec-en, Verdurin eta Guermantes-tarren saloinetan, solasetan, bidaietan galdu den aroa, idazlanetan hasi orde, noiz eta nola da berredirenen? Proust-ek bere lan handiko azken liburua aitzinetik asmatua bazuen eta gehienean egina, behar ukan zuen hala ere, Presunera-z, Iheslea-z aberastu ondoan, biziko azken egunetarano zuzendu, emendatu. Irakurleak lotura horiek senditzen ditu azken liburuan.     Gerla da orai, 14-18-ko "handi" hura, Parisera hurbildua, han ikusten, entzuten: gauak argirik gabe, airekoak zeruan, bombak lehertzen, eta gerlariak permisonez, Saint-Loup bezala, guduan hil baino lehen, Gilberte "Zuan" izana, Odette amaren bigarren ezkontzaz "de Forcheville", alhargun utziz. Aldi berean Paristarrak, "gibelean" geldituak, badoaz bere egitekoetara, atseginetara ere 'ta bestetara, Charlus zahartua hetan. Gerla ondoan, eritetxe batean urteak ereman ondoan "Marcel" Parisera itzulia denean eta Guermantes prinzesaren hotelera gomitatua, mundu berri bat du aurkitzen: bizirik geldituak ezin ezagunak, prinzesa bera lehenagoko Verdurin andere burjesa bigarren ezkontzaz eta aberastasunez Guermantes bilakatua, bi "aldeak" orai osoki nahasiak, iragan aroaren lana. Lauza batean behaztopatzea aski izan da bapatez orhoitzapenetako athearen idekitzeko, "aro galduaren berredireiteko": biziko egia zer den ikasi ondoan hori erakustera emanen duen liburuaren asmatzen hasteko ordu da. 

Akaso hau ere interesatzen ahal zaizu: